Zehaztapen eta baldintzak
  1. Webgunearen baldintzak
  2. Erantzukizunak
  3. Baldintza hauek aldatzea
  4. Publizitatea
  5. Beste baldintza batzuk
  6. Pribatutasun Politika
  7. Lehiaketa eta Sariak

 

Webgunearen baldintzak

  • Eskerrik asko Water Explorer webgunea bisitatzeagatik. Mesedez, irakurri baldintza hauek arretaz. Webgune hau erabilita onartu egiten dituzu Baldintza hauek, eta webgunea erabiltzen duzun lehenengo egunetik aurrera izango dira eragingarri. Baldintza hauek onartzen ez badituzu, mesedez, ez ezazu webgunea erabili.
  • EBko Global Action Plan eta haren kideek ahalbidetzen dute webgune honen sarbidea eta erabilgarritasuna, HSBC erakundearen babesari esker. Baldintza hauetan jasotzen diren “gu” edo “gure” adierazpenek honi egiten diote erreferentzia: © Global Action Plan 2017 – Registered charity 1026148 Head Office – 9-13 Kean Street, London WC2B 4AY, Tel. 020 7420 4444 Fax. 020 7836 7345.
  • EBko Global Action Plan erakundeak beretzat gordetzen du Baldintza hauek edozein unetan aldatzeko eskubidea. Mesedez, egiaztatu Baldintzen oinarrietan aldaketarik izan den. Aldaketak egin ondoren webgune hau erabiltzen jarraitzen baduzu, esan nahi izango du aldaketen ostean ere Baldintzak onartu egiten dituzula.
  • Baldintzok onartuta, konpromisoa hartzen duzu webgune hau legezko helburuetarako soilik erabiltzeko, beste inoren eskubideak urratu gabe eta gainerakoek webgune hau erabiltzeko duten aukera mugatu edo oztopatu gabe.
  • Webgunea erabiliz, berretsi egiten duzu Webgune hau erabiltzeko eskumena daukazula (herrialde parte-hartzaile bateko Water Explorer programan parte hartzen duen eskola bateko Irakaslea zarela, adibidez; edo Irakasle horren baimena duen beste pertsona/irakasle bat). Halaber, ulertu eta onartzen duzu webgunea arautzen duten Baldintzen menpe geratzen zarela, Webgune honen atalen batean baldintzak ezberdinak diren kasuetan salbu (horrelakoetan, dagokion web orrian berariaz jasota egongo dira). Baldintzak onartzen ez badituzu, mesedez, ez ezazu Webgunea erabili.
  • Hala, konpromisoa hartzen duzu informazioa eskatzen zaizun bakoitzean datuak egiazko eta zuzenak emateko. Hortaz, zeure erantzukizuna da, ez beste inorena, erregistratzeko unean edo beste edozein momentutan ematen duzun informazioa egiazkoa eta zuzena dela bermatzea. Erregistratze-unean eman zenuen informazioa aldatuz gero, jakinaraz iezaguzu berehala; horretarako, egunera itzazu zure eskolaren/taldearen datuak.
  • Zure helbide elektronikoa eta pasahitza erabilita, baimena ematen ari zara Webgune honetan eman dizkiguzun jarraibide guztiak gauzatzeko.
  • Segurtasuna bermatze aldera, eskola/taldearen profilari buruzko xehetasunen atalean sartzeko, ezinbestekoa izango da zure erabiltzaile izena eta pasahitza erabiltzea.
  • Egiazta ezazu zure eskola/taldearen profilean sartzeko baimenik ez duten pertsonek ez dutela pasahitza eskuratzeko aukerarik izango.
  • Webgune honen edukien gaineko Copyright eta gainerako jabetza intelektualaren eskubideak haren lizentziadun jabearen edo gure eskumenekoak dira. Datuak hirugarren alde batenak diren kasuetan, iturria jakinaraziko da berariaz. Webgunearen edukiak kopiatu ditzakezu, betiere, honako baldintzak betez:

Zure eskola/taldean erabiltzeko soilik egin ditzakezu kopiak, helburu komertzialik gabe.Kopia guztiek bete-betean konplitu beharko dituzte copyright eta bestelako jabetza eskubideak.Copyright eta jabetza intelektualaren gaineko bestelako eskubideek babestu egiten dituzte webgune honetan jasota dauden irudi, testu eta irakas-materialak; hortaz, debekatuta dago jabearen baimenik gabe horiek erreproduzitu edo erabiltzea.

  • Eskubidea daukazu zure eskola/taldearen kontua desgaitu edo ezabatzeko, baldin eta uste baduzu Programan erregistratzeko unean zure eskola/taldeak ez duela behar beste zehaztasun jaso. Eskola/talde baten kontua desgaitu edo ezabatu baino lehen, saiatuko gara zurekin posta elektroniko bidez harremanetan jartzen.
  • Zure eskola/taldearen kontua desgaitu edo ezabatzen badugu, kontu berri bat eskatu ahal izango diguzu edozein momentutan, betiere Programan parte hartzeko eskumena duzula bermatzen baduzu.
  • Geuretzat gordetzen dugu edozein erabiltzaileri webgune hau edo bertako atalen bat erabiltzeko baimena ukatzeko, aurretiaz inolako abisurik eman beharrik gabe.
  • Webgune honetan jasota dauden zenbait estekaren bitartez, gure kontrolpean ez dauden webguneetara iritsiko zara. Esteka horietako edozeinetan klikatzen duzunean, gure Webgunetik kanpora aterako zara. Ez daukagu beste ezein webgunetako materialen gainean inolako kontrolik eta, hortaz, ez dugu horien gaineko erantzukizun edo ardurarik geure gain hartuko. Ez dugu geure gain hartuko gure webgunean agertzen diren loturen gaineko erantzukizun ez ardurarik.

Erantzukizunak

  • Webgune honen edukiak prestatzeko orduan tentuz ibili bagara ere, baliteke Webgune honetan jasotzen den informazio guztia zehatz eta osoa ez izatea. Legeak baimentzen duen neurrian, baztertu egingo dira Webgune honetan jasotzen diren material edo produktu guztiei dagozkien bermeak.
  • Ez dago gure esku webgune honetan jasotako funtzio edo materialetan, edo Webgune honen bitartez eskuratu ditzakezun horietan, etenik edo akatsik izango ez dela bermatzea; hortaz, baliteke akatsen bat zuzendu gabe egotea, Webguneak zein hura ahalbidetzen duen zerbitzariak birusik edukitzea, edo materialen ezaugarri, zehaztasun eta fidagarritasuna erabatekoak ez izatea.
  • Baliteke momenturen baten Webgunean sartu edo berau erabili ezin izatea. Horrelakoetan, ez dugu erantzukizunik geure gain hartuko, baldin eta ezintasun horren arrazoia honako edozein gertakari bada: makina, datu-prozesamendurako sistema edo transmisio-estekaren matxura; mantentze-lan, aldaketa edo konponketak; ordenagailu-sistemaren akatsen bat; industria arloko gatazkak; edo gure zein gure agente edo azpikontratatuen kontrolpean ez dagoen beste edozein kausa.
  • Baldintza hauetakoren bat (edo Webgune honetan jasotako beste edozein) herrialderen baten legez kanpokoa edo baliogabea izanez gero, edo programa erabiliko den herrialdeko legeen menpe aplikatu ezin badira, dagozkion baldintzak ezabatu egingo ditugu (legez kanpoko, baliogabe edo ez-aplikagarriak diren estatu edo herrialdeetan soilik), eta gainerako baldintzek eragingarri, nahitaezko eta aplikagarri izaten jarraituko dute. Baldintza hauetan ezerk ez du gaitu arduragabekeriagatiko heriotza edo kalte pertsonalen gaineko erantzukizunetik salbuesten.

Baldintzak aldatzea

  • Baldintza hauek edozein momentutan alda daitezke, eta Webgune honetan adieraziko da aldaketa horien berri. Zeure ardura da Baldintzak aldian-aldian irakurtzea, egin litezkeen balizko aldaketen berri izango duzula bermatzeko. Baldintzak aldatu ondoren Webgune hau erabiltzen baduzu, ulertuko dugu aldatutako Baldintzak onartu egiten dituzula.

Publizitatea

  • Water Explorer eskola/taldeek edo horietako kideek EBko Global Action Planera bidaltzen dituzten argazki eta materialak, webgunera igotakoak zein Global Action Planek darabiltzan gainerako bideetatik partekatutakoak, HSBC erakundera bidaltzen dira publizitate helburuetarako; hau da, paperezko marketina zein marketin digitalean erabiltzeko, hala komunikabideetan nola film zein proiekzioetan.
  • Irabazle suertatzen ez direnek ez dute jakinarazpen zuzenik jasoko, baina informazioa Water Explorer webgunean argitaratuko da (www.waterexplorer.org).

Beste baldintza batzuk

  • Ez dugu sare, software edo ordenagailuetan izan daitezkeen akatsen gaineko erantzukizunik geure gain hartuko. Hala eta guztiz ere, kontuan izan arazo horiek oztopatu edo atzeratu egin dezaketela taldearen edozein material bidali edo jasotzeko prozesua. Bidalketa-agiriak ez du jaso izana bermatzen.
  • Programaren irizpideen arabera esleitu eta banatuko dira sari guztiak; eta sariak ezin izango dira diruaren truke aldatu. Idatziz kontrakoa adierazi ezean, sariak ezin izango dira diruaren truke aldatu, ezta esku batetik bestera pasa ere. Gure kontroletik kanpo dauden arrazoiek eraginda beharrezkoa balitz, geuretzat gordetzen dugu edozein talderi esleitutako saria ordezteko , edo diruzkoa ez den edozein sari diru-balio bera edo handiagoa duen sari batekin ordezteko.
  • Arduragabekeriaren ondorioz eragindako heriotza edo kalte pertsonalen kasuan edo iruzur-kasuetan izan ezik, legez baimenduta dagoen neurrian, ez dugu geure gain hartuko sari-administrazioari edo Ekitaldiari dagokion ezein atzerapen, aldaketa edo ezeztapenen ondoriozko erantzukizunik, ezta hirugarren alde baten ekintza edo akatsek eragindako erantzukizunik ere.
  • Esleitutako sarietan hirugarren hornitzaile baten baldintzak ere ezarriko dira, hala dagokion kasuetan. Hirugarren aldeen eta gure baldintzen arteko gatazkarik balego, geureek izango dute lehentasuna.
  • Ez dugu geure gain hartuko irabazleak gure kontrolpetik kanpoko bideen bitartez lortzen duen sariaren erantzukizunik.
  • Arrazoizko epean talde irabazlearekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu, edo izendatuak gure kontrolpetik kanpoko arrazoiek eraginda saria onartzeko prest ez badaude, saria beste talde bati emango zaio.
  • Edozein parte-hartze jokoz kanpo utzi ahal izango dugu, hari dagokion taldeak edo taldeak baimendutako pertsonak gure langileen kontrako jarrera ezegokirik agertzen badu, edo legez kanpo nahiz modu iraingarrian jarduten badu.  Talde irabazlea jokoz kanpo geratzen bada, saria beste talde bati emango zaio.
  • Programa hau, eta honi lotutako alderdi guztiak, Ingalaterrako legeen menpe egongo dira eta horien arabera interpretatu. Programa honi lotutako alderdi guztien inguruko ebazpenetan, Ingalaterra eta Galeseko gorteen jurisdikzioaren menpe egongo dira parte-hartzaileak.

 

Water Explorer programa EBko Global Action Plan erakundeak garatu du, honakoen laguntzaz: Global Action Plan Irlanda, Teragir (Frantzia), Agado (Alemania), Global Action Plan Espainia, InEuropa (Italia), FDDM (Suitza), Global Action Plan Polonia, Nature Trust Malta, African Conservation Trust (Hego Afrika), Mikado Consulting (Turkia).

Water Explorer programak HSBC erakundearen Water Programme ekimenaren babesa dauka.

Pribatutasun Politika

Water Explorer programak oso gai seriotzat du pribatutasuna; hortaz, kontua administratu eta Water Explorer programa kudeatzeko baino ez du erabiliko parte-hartzaileek emandako informazio pertsonala.

Webgunearen bitartez eskuratzen den informazioa Water Explorer taldeak aztertzen du, programaren eragina zenbaterainokoa izan den zehazteko.Hartara, talde ezberdinen emaitzak konbinatu egiten dira, eta Water Explorer kide zein fundatzaileekin partekatzen dira.

Inkestetan ez da ikasleen izenik jasotzen, baina haurrei buruzko zenbait datu espezifiko eskatzen dira (izenaren 3. hizkia, abizenaren 3. hizkia, anai-arreba zaharragoen kopurua...). Informazio hori programa burutu aurretiko eta ondorengo inkestak identifikatzeko baliatzen da, ikasleek kode jakin bat gogoratu behar izan ez dezaten. Informazio hori ez da Water Explorer taldetik kanpoko inorekin partekatzen, eta programa bukatutakoan ezabatzen da. Baliteke inkesten emaitza anonimatuak Westminster Unibertsitateko kideekin partekatzea, soilik ikerketa-helburuetarako.

 

Lehiaketa eta Sariak

Hautagaitzak

  1. 16 urtera arteko ikasleek osatutako eskola/taldeak izan daitezke sari edo pizgarriak jasotzeko hautagai, jatorria herrialde parte-hartzaileetako edozein delarik ere.
  2. Taldea 16 urtera arteko ikasleek osatu beharko dute; kide guztiek taldearen eskolakoak izan behar dutelarik.
  3. Eskola/talde bakoitzeko talde batek baino gehiagok parte har dezake, baina eskola bakoitzak talde bakarra erregistratu dezake webgunean.
  4. Erregistratzen den talde bakoitzak erabiltzaile bakarra izango du.
  5. Lehiaketa-aldia 2017ko iraila eta 2018ko ekaina bitartean izango da.

Hileko taldea

  1. Hasiera-hilea: 2015eko otsaila
  2. Bukaera-hilea: 2018ko uztaila
  3. Parte hartzen duen herrialde bakoitzeko webgunean argitaratuko dira irabazleen izenak. Hileko Taldea erronka irabazten duenak nazioartean Asteko Taldea izateko hautagai gisa aurkezteko aukera izango du.
  4. Hileko Taldeak kategoria hauek izango ditu aztergai:
  • Water Explorer Erronketan izandako bilakaera
  • Irabazitako puntuak
  • Blog-ean argitaratutako iruzkinen kopuru eta kalitatea
  • Talde-lanean ondo aritzea eta Water Explorer Balioak praktikan jartzea

Water Explorer tailerrak eta Jaialdiak

  1. Herrialde bakoitzean postu onenetan dauden taldeak hautatu egingo dira Water Workshop tailerretan eta Water Explorer jaialdian parte hartzeko.
  2. Water Explorer tailerra 2017ko azaroa eta 2018ko ekaina bitartean izango da. Mesedez, jarri dagokion kidearekin harremanetan egutegi eta ordutegiak zehazteko.
  3. Water Explorer jaialdia 2018klo apirila eta uztaila bitartean izango da. Mesedez, jarri dagokion kidearekin harremanetan egutegi eta ordutegiak zehazteko.
  4. Water Workshop tailerretan eta Water Explorer jaialdian parte hartu ahal izateko, honako irizpideen araberako baloratuko da taldeen lana:
  • Osatutako Misio eta Erronka kopurua
  • Ekintzek izan duten inpaktua
  • Lortutako puntuak
  • Blog-ean argitaratutako iruzkinen kopuru eta kalitatea
  • Tokian tokiko komunitatearekin edo beste eskola/talde batzuekin lankidetzan aritu izana
  • Talde-lanean ondo aritzea eta Water Explorer Balioak praktikan jartzea

Eskualdeko irabazleak

  1. Water Festival jaialdi handian parte hartzeko hautagaiak eskualdeko finalistak izango dira, eta eskualdeko talde irabazlea izateko aukera izango dute.
  2. Talde finalista honako irizpideen arabera aukeratuko da:
  • Osatutako Misio eta Erronka kopurua
  • Ekintzek izan duten inpaktua
  • Tokian tokiko komunitatearekin edo beste eskola/talde batzuekin lankidetzan aritu izana
  • Water Explorer jaialdiak izan duen irismen eta eragina
  • Talde-lanean ondo aritzea eta Water Explorer Balioak praktikan jartzea
  1. Talde finalistak gonbidapena jasoko du bere Water Explorer ibilbidea eskualdeko finalisten ospakizun-ekitaldian aurkezteko, bertan gaiaren inguruko agintari eta adituak izango direlarik (HSBCren ordezkariak, tokian tokiko arduradunak eta gaian adituak, adibidez). 4. Eskualdeko talde irabazleak: ospakizun-ekitaldian egindako aurkezpenean oinarrituta, agintariek talde finalisten artean bat aukeratuko dute eskualdeko irabazlea izan dadin. 5. Tokiko arduradunarekin harremanetan jarri ospakizun-ekitaldiaren data zehazteko.

 Nazioarteko irabazleak

  1. Eskualde bakoitzeko talde irabazlea nazioarteko epaimahaien aurrera joango dira, nazioarteko Water Explorer talde irabazlea izateko aukerarekin.
  2. Agintariek finalista bat aukeratuko dute talde irabazle nagusia izan dadin.

Ebazpenak

  1. Epaimahaikideen ebazpenak behin betikoak eta irmoak izango dira talde guztiei dagokienean, eta ez da inolako korrespondentziarik baliatuko. Baldintza hauek bete-betean onartzen ez dituzten taldeak ezin izango dira saria jasotzeko hautagai izan.
  2. Taldeetako norbanakoei buruz eskuratutako datuak saria administratzeko baino ez dira erabiliko eta ez dira beste inorekin partekatuko.
  3. Bestelako edozein sari hartarako berariaz sortutako oinarrietan esleituko da, lehiaketak aurrera egiten duen neurrian. Horrelakoetan, epaimahaikideek , ez beste inork, hartuko dute sari horiek emateko erabakia.
Water Explorer-en laguntzailea:
HSBC Water Programme Ur programa
eta Global Action Plan ekimen bat da
honekin elkarlanean:
7.00 MB